Arbelbideren hazkuntza
I AKITANIAKO BLONDA I
Zezenkoen, bigen, behien eta
zezenen salmenta,
Heletan,
Baxenabarren
Arrazaren sorlekuan, aitak Blonda
hazkuntza sortu zuen 1974an, eta
laster hasi zen selekzioa egiten.
Bere tropa eta pasioa transmititu
zizkidan eta haren lana segitzen
dut ideia berarekin: belarrean hazi
genetika.
Blonda, naturala
Alhagiako hazkuntza
Ipar Euskal Herrian berrogei bat
behiko tropa hazten dut,
49
hektarea pentze iraunkorretan
dabilena.
---
Kabalak belarrez elikatzen dira:
udan bazkalekuko belarrez
eta
neguan, etxaldean bildu belarrez.
---
Erditzeak negu bukaeran eta
udaberri hastapenean gertatzen
dira:
aratxeak amarekin
bazkalekura igortzen dira.
---
Ugalketa 2 zezenek bermatzen
dute eta intseminazio artifiziala
erabiltzen da Auriva kooperatibak
gidatu estalduren karietara.
Ugo Arbelbide
Haurra nintzelarik aita segitzen
nuen pentzeetara behien ikusteko,
eta negu guziez, aratxeei emanen
zen izen zerrenda prestatzen
nuen...
10 urte bete nituelarik, ene
lehenbiziko biga eskaini zidan,
"Uritza":
urteak jin urteak joan,
hautaketan sartu naiz hari esker.
Laborantza ikasketak egin nituen. Australiara joan nintzen Akitaniako Blonda arrazako eta Murrayko Gris arrazako behi hazkuntza batera. Handik itzultzean, etxean ari izan naiz familia laguntzaile gisa 5 urtez, eta 2019an instalatu nintzen.
40 urteko selekziotik sortu tropa
Amaren ezaugarrietan bermatu genetika.
1. ezaugarria: sortzeko erraztasuna
Errazki erditzea, esne ahalmena
eta emankortasuna dira gure
hautaketaren lehentasunak azken
hamarkadetan. Mantsoak eta
larrekoak ere izan behar dute,
gure hazkuntza sistemaren
funtsezko ezaugarriak baitira.
Formatu mistoa gehiengoan da,
misto-haragirako joerarekin.
Ugalketako zezenak
OTELLO (FUXEEN/CABREL)
da gure hazkuntzako zezen
nagusia (1. argazkia): produkzio
homogeneoa du, errazki sortzen
diren aratxeak egiten ditu, finak
eta mistoak.
PITXITXI (GAELIC/CACTUS)
zezen gaztea da, etorkizun
handikoa (2. argazkia): bigak
estali ditu, arrakastarekin.
Blonden sareko kidea
Gure hazkuntza Akitaniako
Blonda arrazako behien
genealogia liburuan sartua da
1985az geroztik. Performantzien
kontrolera (pisatzea eta
markatzea) denbora berean sartu
ginen.
Ebaluazio estazioak urte
guziez gure zezenkoetarik bat
hartzen du.
Ugaltzaile salmenta
Dauden animaliak
Sar zaitez enekin harremanetan
ugalketarako kotzo baten
edo
hazkuntzarako urrixa baten xerka
bazabiltza.