Arbelbideren hazkuntza

I AKITANIAKO BLONDA I

Zezenkoen, bigen, behien eta zezenen salmenta,
Heletan, Baxenabarren

Arrazaren sorlekuan, aitak Blonda hazkuntza sortu zuen 1974an, eta laster hasi zen selekzioa egiten.
Bere tropa eta pasioa transmititu zizkidan eta haren lana segitzen dut ideia berarekin: belarrean hazi genetika.

Blonda, naturala

Alhagiako hazkuntza

Vache Blonde d’Aquitaine Miraila à l’herbe – Pays Basque

Ipar Euskal Herrian berrogei bat behiko tropa hazten dut,
49 hektarea pentze iraunkorretan dabilena.
---
Kabalak belarrez elikatzen dira: udan bazkalekuko belarrez
eta neguan, etxaldean bildu belarrez.
---
Erditzeak negu bukaeran eta udaberri hastapenean gertatzen dira:
aratxeak amarekin bazkalekura igortzen dira.
---
Ugalketa 2 zezenek bermatzen dute eta intseminazio artifiziala erabiltzen da Auriva kooperatibak gidatu estalduren karietara.

Taureau Blonde d’Aquitaine Cactus – Pays Basque

Ugo Arbelbide

Haurra nintzelarik aita segitzen nuen pentzeetara behien ikusteko,
eta negu guziez, aratxeei emanen zen izen zerrenda prestatzen nuen... 10 urte bete nituelarik, ene lehenbiziko biga eskaini zidan, "Uritza":
urteak jin urteak joan, hautaketan sartu naiz hari esker.

Laborantza ikasketak egin nituen. Australiara joan nintzen Akitaniako Blonda arrazako eta Murrayko Gris arrazako behi hazkuntza batera. Handik itzultzean, etxean ari izan naiz familia laguntzaile gisa 5 urtez, eta 2019an instalatu nintzen.

40 urteko selekziotik sortu tropa

Amaren ezaugarrietan bermatu genetika.

Veau Blonde d’Aquitaine Pottoka – Pays Basque

1. ezaugarria: sortzeko erraztasuna

Errazki erditzea, esne ahalmena eta emankortasuna dira gure hautaketaren lehentasunak azken hamarkadetan. Mantsoak eta larrekoak ere izan behar dute, gure hazkuntza sistemaren funtsezko ezaugarriak baitira.
Formatu mistoa gehiengoan da, misto-haragirako joerarekin.

Ugalketako zezenak

OTELLO (FUXEEN/CABREL) da gure hazkuntzako zezen nagusia (1. argazkia): produkzio homogeneoa du, errazki sortzen diren aratxeak egiten ditu, finak eta mistoak.
PITXITXI (GAELIC/CACTUS) zezen gaztea da, etorkizun handikoa (2. argazkia): bigak estali ditu, arrakastarekin.

Logo Organisme de Sélection Blonde d’Aquitaine

Blonden sareko kidea

Gure hazkuntza Akitaniako Blonda arrazako behien genealogia liburuan sartua da 1985az geroztik. Performantzien kontrolera (pisatzea eta markatzea) denbora berean sartu ginen.
Ebaluazio estazioak urte guziez gure zezenkoetarik bat hartzen du.

Ugaltzaile salmenta

Dauden animaliak

Vache Blonde d'Aquitaine tête cachée - Pays Basque

Sar zaitez enekin harremanetan ugalketarako kotzo baten
edo hazkuntzarako urrixa baten xerka bazabiltza.

Argibide bat behar duzu edo hazkuntza ikusi nahi?

Ez duda enekin harremanetan sar

Vache Blonde d’Aquitaine rustique Hurra – Pays Basque