Familiako etxaldea

Aitak, Louis Arbelbidek, etxaldearen segida hartu zuen 1974an, aitatxik erretreta hartu zuelarik.

30 hektareako eremuan, Pirenaika arrazako hamabost bat behi baziren, bost biga, bost ahardi, eta negua gure lurretan iragaten zuen artzaina.

Larreak luberritu eta hazkuntza eraikinak modernizatu ondoan, etxaldea behi aratxedunen hazkuntzan berezitu zen.
Hastapenean aitak larreko kabalak bakarrik ekoizten zituen, Italiara joaten zirenak gizentzeko.

1985ean, UPRAren kide egin zen (gaurko OS) hazkuntzaren maila genetikoa hobetzeko. Geroztik, troparen balioa emendatu da ugaltzaileak saltzeko egiten den selekzio lanari esker.

Aitak 2019an erretreta hartu zuenean, etxaldea transmititu zidan. Ttipidanik behiak maite bainituen eta hautaketa errotik gustuko, haren lana segitzen dut gaurko aldaketetara egokituz.
Photo Aitatxi
Photo Aita

Belar sistemako etxaldea

Gaur egun, 42 behiko eta 2 zezeneko tropa hazten dut,
49 hektarea pentze iraunkorretan.

Hamar bat biga atxikitzen ditut troparen berritzeko eta, beraz, urte guziez hamar bat behi salgai ezartzen.

Ugaltzaile kotzo eta urrixak sei hilabetetarik goiti saltzen dira.
Behiak alhagian dira martxotik abendura: bazkalekuak aldizkatzen dira.

Aratxeek amaren esneaz eta belar onaz baliatzen dira: 3 eta 6 hilabete arteko, bazka ematen zaie haztea optimizatzeko.

Neguan, behiak barrukian dira eta etxaldean bildu belarrez bakarrik elikatuak dira.
Vache et son veau de race Blonde d’Aquitaine à l’herbe - Calitza eta Hameka – Pays Basque

Aratxeak udaberrian sortzen diren etxaldea

Erditzeak negu bukaeran – udaberri hastapenean biltzen dira azken 30 urteetan.

Hautu hori egin zen lana errazteko, behien esnealdia belar pusarekin bat etortzeko eta elikadura kargak ttipitzeko.

2021ean erditzeak %96 laguntzarik gabe edo errazarekin iragan dira: aratxe batek bana beste 48-50 kg pisatzen du sortzean.
Sortzeak hazkuntzaren momentu nagusiak baitira, erabaki dut osasun arazoen prebentzioa hobetzea.

Behiei osagarri minerala ematen zaie erditu aitzin, esentzia olioei esker antibiotikoak ttipitu ditugu, etab.

Hamar bat egunen buruan, aratxeak amarekin alhagiara doaz, aroa alde baldin bada.
Génisse Blonde d'Aquitaine Princesse à l'herbe - Pays Basque

Zezenak eta IA erabiltzen duen etxaldea

Ugalketa bi zezenek dute bermatzen, batek behiekin, besteak bigekin.

Bigak bi urtetan hasten dira ugaltzen, eta lehen aratxea 36 hilabetetan ukaiten dute.

Arrazaren hobekuntza genetikoaren programa kolektiboan parte hartzen dugu, eta indize gorenak dituzten behiak Aurivarekin kontratupean dira, beraz, artifizialki intseminatuak.
Intseminazio artifiziala behi batzuetan pasioz egiten dugu, baita kabaletan aldakortasun genetikoa sartzeko ere.

Azken ugalketa kanpainetan erabili zezen zenbait: Gaelic, Henan, Nibiru (adarrik gabea), Mendiko, Idefix, Iodelys.

Hemen Fanfanen argazkia aurkituko duzu: zezen hau etxaldean sortua da, gazte saldua izan da eta gero, intseminazioko kooperatiba bat bere katalogoan sartua.